Dudley R. Herschbach
Itxura
(«Dudley Robert Herschbach» orritik birbideratua)
Dudley Robert Herschbach (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko ekainaren 18a) kimikaria da. Matematika- eta kimika-ikasketak egin zituen Stanfordeko eta Harvardeko unibertsitateetan. Molekula-sorta gurutzatuen teknika erabiltzen lehena izan zen (1961): abiadura eta energia jakinetara azeleratutako atomo (molekula edo ioi) sorta meheen artean talkak eragitean oinarritzen da teknika hori, gero talka horien emaitza aztertzeko. Alor horretan egindako ikerketengatik, Kimikako Nobel saria jaso zuen 1986an, Yuan T. Lee eta John C. Polanyirekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]